Gaur berri berezi batekin gatoz: gaurtik (martxoak 15) aurrera, AZTARNAK-HUELLAS FILMIN plataforman online ikusteko aukera izango duzue (Espainiako estatuan). Ez da beharrezkoa harpidedun izatea; filma soilik alokatzeko aukera dago. Honetaz gain, tokian tokiko emanaldiak izango ditugu, eskatzen diguzuen lekuetan!
Oso pozik gaude, honek publiko zabalago batengana iristeko aukera ematen bait digu!
Hona hemen esteka:
https://www.filmin.es/pelicula/aztarnak-huellas
OHARRA: Filmin-en jatorrizko bi bertsioak dauzkazue, bata euskarazko off ahotsarekin eta bestea gaztelerazkoa, bestela berdinak dira. Euskarazko bertsioa V_EUSK da.