top of page

MOTIBAZIOA

"Mundua aldatzeko, lehendabizi jaiotzeko modua aldatu behar genuke".

Dr. Michel Odent, obstetra, ikerlaria, zientzialaria, ameslaria y poeta.

Aztarnak logoa (4).jpg

Haurtzaroko aztarnak betirako al dira? Edo eraldatu egiten dira denboraren poderioz? Eta, hala bada, nola? Zer egin dezakegu? Gainera, benetan hain ikaragarria izan al zen gure haurtzaroa? Hainbeste sufritu al dugu denok? Baietz diote batzuek, ia gogoratzen ez badugu ere, gure subkontzientean baitago. Hori al da biolentzia edota solidaritaterik ezaren jatorria?

​

Haurtzaroko lehen urteen garrantzia gero eta gehiagotan frogatzen da zientifikoki, sabelaren barnean gauden aldia eta jaiotzeko momentua ere kontuan hartzen direlarik. 

​

Gero eta gehiago dakigula uste dugu, eta gauzak gure aurreko belaunaldiek biano hobeto egiten ditugula. Baina, hala al da? Haurdun geratu nintzenean, zalantza eta kezka ugari sortu zitzaizkidan erditzearen eta haur bat haztearen inguruan. Gai izango ote nintzen haurtxo bat nire sabelean sortzeko? Eta, are garrantzitsuagoa, jaio ondoren prest egongo ote nintzen harekin konektatzeko?

​

Liburuak irakurtzen, prestaketa taldeetara joaten, formazioa jasotzen... hasi nintzen orduan, eta nire gabeziez ohartzen hasi nintzen. Haurdunaldiak, nire haurtzaroarekin parez pare jarri ninduen bat batean. Eta liluratuta geratu nintzen gogoratu ere egiten ez dugun aldi hark gugan uzten duen aztarnaz ohartu nintzenean. ​

​

Dokumental honetan, hain zuzen, gogoratzen ez dugun aldi hura islatu nahi dut, jaio berria den haurtxo baten ikuspegitik. Nolakoa da saber barneko bizimodua? Imaginatzen dugun bezain epela? Eta erditzea, nolakoa da erditzeko momentua haurtxoarentzat? Eta, jaio ondoren, nolakoa da amaren beso artean sentitzen den sentsazio hori?​

Haurtxo horren ahotsa izango da dokumentalaren hari narratiboa, betiko elkarrizketa aspergarriak baztertuz. 

bottom of page