top of page

¿Zer diote gure filmari buruz? AZTARNAK-HUELLAS dokumentalari buruzko artikuluak hedabideetan

Hauek dira AZTARNAK-HUELLAS-i buruzko aipamen batzuk prentsan eta blogetan, eta argitaratutako artikuluen esteken zerrenda bat.





"Galdera egokiak behin eta berriz egitearen garrantzia erakusten du filmak. Horietatik abiatuta, amatasunaz, aitatasunaz, zaintzaz, haurtzaroaz eta hauek guztiek gizartean duten lekuez hausnartzea proposatzen du Maru Soloresen lanak." Irene Elorza, Zinemaldiaren Egunkaria.


"Jaio aurretik, erditzean eta ondoko egunetan gertatzen denari so jarri gura izan du Soloresek ikuslea 'Aztarnak' dokumentalean. Duda du ea gizartea, oro har, behar bezain jakitun dagoen hor jokatzen den guztiaz. (…) Galderak egitea zen dokumentalaren asmoa, eta behar hori berretsiz itxi du filma zuzendariak." Itziar Ugarte Irizar, Berria.


"Poetikoa da oso filma. Aztarnen metafora da natura. Haur baten ahotsa entzungo dugu hasierako minutuetan. Uretan murgilduta dago. Mundu berrirako jauzia emateko une betean." Xole Aramendi, naiz.https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210924/nire-bilaketa-beste-edozeinena-izan-daiteke





















Commentaires


You Might Also Like:
bottom of page