
Duela aste batzuk jakinarazi genizuen bezala, Aztarnak-Huellas dokumentala 2018ko crowdfunding metakultura kanpainarako hautatu dute. Berria jaso bezain laster, Aztarnak-Huellas lantaldea lanean hasi zen kanpaina mimo handiz prestatzeko.
Web orriko edukiak ordenatzea, sare sozialetan profilak sortzea, komunikazio-kanpaina asmatzea, ekarpenak egiten dituztenentzako sariak kudeatzea, interesa izan dezaketen elkarteekin harremanetan jartzea... ez dugu aspertzeko astirik izan!
Horretarako, talde-lana funtsezkoa izan da. Eta hala izaten jarraituko du gainerako kanpainarako. Lanean jarraitzen dugu!
#aztarnakhuellas #aztarnak #metakultura #documental #dokumentala #trabajoenequipo #marusolores #campaƱadecomunicacion #crianzanatural #crianza