
AZTARNAK - HUELLAS, Maru Solores zinemagilearen (Cámara Obscura) bigarren film luzeak, Txepe Larak (Aupa Extebeste!, Arriya) ekoitzitakoak, itxiko du Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioko Zinemira Saila. Filmaren estreinaldi mundiala izango den Zinemaldiaren edizio honetan, haur jaioberri eta ama baten ahotsa lagun izango ditu ikusleak aspaldi ahaztutako garai horretara arteko bidaian. Naturako elementuak paisaiekin eta gorputzaren aztarnekin hitz egiten dute. Elkarrizketa trukeari adituen ahotsak batu zaizkio - Ramon Maudit (Hazi hezi), Laura Gutman, Michel Odent eta Ibone Olza, besteak beste -, arrastoak ikertzen ari diren detektibeak balira bezala, baita familia batzuenak ere. Aldi berean, bilaketa honek ama narratzailea bere historiari buruz ikertzera bultzatuko du. Erantzun bakarra izan beharrean, etorkizuneko helduei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzten galderak sortuko dira.