Talde-lana crowdfunding-kanpaina prestatzeko
Duela aste batzuk jakinarazi genizuen bezala, Aztarnak-Huellas dokumentala 2018ko crowdfunding metakultura kanpainarako hautatu dute....
HAURTZAROAN
EREITEN OTE DA ZORIONTASUNAREN HAZIA?
Aztarnak-Huellas
MARU SOLORESEK IDATZI ETA ZUZENDUTAKO DOKUMENTALA
Gure bizitzaren lehen urteek, gogoratzen ez ditugunek, aztarna sakonak uzten dizkigute.
Baina, betirako ote dira aztarna horiek? Ala eraldatuz doaz? Honako hau, memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana.
“Aztarnak-Huellas” sormenezko dokumentala da, egilearen ikuspuntu pertsonala (haurtxoaren ikuspuntua alegia) eta protagonisten ikuspuntuak konbinatzen dituena.